Loiola

Zaharberritze integrala

Bizitzen geratzeko moduko proiektua

Loiolak, Altuna eta Uria taldeko sozietateak, premia zuen bere eslogana, «Bizitzeko espazioak», hitz soilak baino gehiago izan zedin. Bere identitateak etxean bezala sentitzearen goxotasuna adieraz zezala nahi zuen, eraikitzen dituen etxebizitzak halakoxeak izanik.

Lanari heldu genion eta bere webgunea diseinatu eta garatu genuen. 180º-ko bira eman genion, hala maila estetikoan, nola funtzionalean, eta SEOan nahiz CRMan lan handia egin genuen, eta webgunearen posizionamendua zein bezeroen kudeaketa hobetu. Gainera, ildo grafiko berria sortu genuen, eta, ondorioz, aurkezpen korporatibo berria ere, hainbat euskarritan.

Proiektuaren alderik onena da bizirik jarraitzen duela; izan ere, Loiolaren sare sozialak kudeatzen ditugu, online eta offline publizitate-kanpainak egiten, sustapenetarako mikrogune berriak garatzen eta proiektu berriak irudikatzeko 3Dko irudi eta bideo zainduak sortzen.

Iraupen luzeko lasterketa horretan, lorpen handiak izan ditugu jada Loiolaren eskutik, baina ziur gaude proiektu eta emaitzarik onenak etortzeke daudela. Azken batean, bizitzen geratzeko moduko lan bat da.

  • 3Dko bideoak
  • 3Dko irudiak
  • Aurkezpen korporatiboa
  • Katalogoak
  • Sare sozialak
  • SEMa
  • SEOa
  • Web-diseinua
  • Web-garapena

Aurkezpen korporatiboa

Papeleria

Sare sozialak

Web orria