AAF
Zerbitzu osoa
Ondoko mahaian lanean
- Izan al dezakegu zuen taldeko inor, egunean zehar sortzen diren diseinuko premiak konpon diezazkigun?
- Noski. Diseinuko kide bat, beste bat infografietarako, erredaktore bat… Behar duzuna.
Horrela hasi ginen elkarlanean AAF Internationalekin duela bost urte baino gehiago. Orduz geroztik, bere premiak biziki arin konpontzen ditugu; izan ere, Gasteizko egoitzan sortzen dituzte marketineko tresnak hainbat herrialdetarako (Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Polonia eta abar).
Hasitagok eskuz esku egiten du lan AAF Internationalen Marketing sailarekin, eta konponbidea ematen diegu sortzen zaizkion eguneroko premiei bezala bestelako premiei ere, askotariko materialen bidez: 3Da, bideoak, fitxak, eskuorriak, eskuliburuak, aurkezpenak, brandinga, etiketak, sare sozialetarako kanpainak, standetarako ikus-entzunezkoak eta abar.
Azken batean, bezeroaren eta produktuaren gaineko ezagutzari esker, AAF Internationalen taldeko kide bat gehiago da Hasitago, eta bezeroarekin etengabe dago harremanetan, ondoko mahaian lanean ariko balitz bezala, edozein kontsultari erantzuteko prest.
Katalogoa
Sustapen-bideoa
Produktu-aurkezpena
Sare sozialak
Sustapen-bideoa