DBUS
Udako kanpaina
Salto batean!

Nola transmititu autobusez joatea dela Donostiatik mugitzeko alternatibarik arinena, batez ere udan? Bere logoa erabiliz.
Hondartzara, parkera, bista onenetara… SALTO BATEAN. Hori izan zen gure proposamena Dbusen udako kanpainarako. Kontzeptu sortzaile horrek Dbuseko igela bera protagonista bihurtzearen alde egiten du, igel horretara igotzeko erosotasun guztiak bertara eramateko. Edo, behintzat, autobusetako bat hartzeko erosotasunak.
Igel ezberdinak, pertsonalitate ezberdinekin, Donostiako udako pertsonaia guztiak errepresentatzeko eta jende gehiagorekin konektatzeko. Igel izurrite bat, busak, markesinak, termometro digitalak, prentsa eta sare sozialak erabiliz egin zena, inori ihes egiten ez uzteko eta mundu guztiak bere saltoarekin bat egin zezan.





