CDL

Jauzi mundu digitalera

Proiektu bat baino gehiago,
altzairuzko produktuen gaineko master bat

Bezero baten eskutik sektore berri batean sartzen garen bakoitzean, ikaskuntza fase bat gainditu behar da. Kasu honetan, esan genezake master bat egin genuela denbora errekorrean.

CDL altzairuzko produktuen eta zerbitzuen banatzaile eta hornitzailea da, eta 27 ordezkaritza ditu Espainian. 100 produktu baino gehiagoko gama bat du, eta produktu horiek, aldi berean, dozenaka familiatakoak dira.

Hauxe zen erronka: produktu guztiak modu koherente, ordenatu eta intuitiboan antolatzea, bai erabiltzaileentzat, bai bilaketa-motorretarako.

Hortaz, lanari ekin genion. CDLren webgune berriaren SEOa optimizatzeko beharrezkoak ziren orrialde eta taldekatze guztiak sortu genituen, eta gako-hitzen azterketa bat ere egin genuen, eta produktu-izenei, testuei, URLei eta metadatuei aplikatu genien. Webguneko testu guzti-guztiak idatzi genituen, produktuz produktu, orrialde bakoitzaren SEOa optimizatzeko.

Hala, bilaketa-emaitzetan goragoko postuetan agertzea lortu genuen, are CDLren produktu asko lehendabiziko postuan agertzea ere.

Pilatutako ezagutzari esker, CDLri sare sozialetan laguntzen ere hasi ginen, eta hazkunde nabarmena lortu zen iritzietan, helmenean eta jarraitzaile kopuruan.

  • Egutegi-diseinua
  • Sare sozialak
  • SEOa
  • Web-diseinua
  • Web-garapena

Web orria

Sare sozialak

SEOa

SEOa