ZB Group
360°ko proiektua
Den-dena duen proiektua
Batzuetan, hainbeste kontuz arduratu nahi dugu, ezen ez baitakigu nondik hasi. Ez zaitez kezkatu, horretarako gauzkazu. ZB Groupen kasuan, errazagoa da zer egin ez genuen esatea egin genuena azaltzea baino; izan ere, proiektu oso-osoa zen.
Konpainia global honek 40 urteko esperientzia du, eta espezialista da birrintze- eta birziklatze-soluzioak diseinatu, garatu eta fabrikatzen. Helburuen zerrenda luze batekin etorri zitzaizkigun, eta guztiak betetzeari ekin genion, bat bera ere ahaztu gabe.
Hasi bideo korporatibo batetik eta webgune berria diseinatu eta garatzeraino, proiektuak denetik izan zuen. Produktu-fitxak hainbat hizkuntzatan diseinatu eta maketatzea, triptikoak, azoketarako standak, 40. urteurrenerako logotipo berria… Zer ez genuen egin!
Eta, noski, webgune berria, adierazi zizkiguten premia asetzeko diseinatu eta garatua, eta SEO mailan optimizatua hainbat hizkuntzatan, bilatzaileetan posizionamendu optimoa izateko. Eta hori gutxi balitz, publizitate-kanpainekin ere lagundu genien, bai online (SEM), bai aldizkarietan. Esaten den legez, zertarako hautatu bakarra, guztiak eskura baditzakezu.
Logotipoa
Triptikoa


Folleto

Stand
Web orria

