Nork eman dezake izena?
Irabazi-asmorik gabeko entitate oro, izaera sozialeko proiektuak dituena eta erakundeen erroldan inskribatuak euskadiko hirugarren gizarte-sektorekoak, Gipuzkoa, Bizkaia edo Araban egoitza izaten dutenak.

BATERAGO
Euskadiko erakundeentzako Baterago Komunikazio Zerbitzuak, kosturik gabea.
Argi dugu hasitago_n: keinu txiki orok axola du. Beraz, gure ingurunearen gizarte-eraldaketan geure alea jartzeko era bilatu dugu. Baterago proiektua aurkezten dugu; haren bidez, guztion ongizatearen alde egunez egun diharduten Euskadiko entitateei lagundu nahi diegu. Gure ingurunearekiko dugun konpromisoaren parte da proiektua; izan ere, gure iritzian, enpresek berez dute gizarte-erantzukizuna, eta horri eskaini nahi diogu ondoen egiten dakiguna: komunikatzea.
Horixe da, hain zuzen, hasitago_ren izaeraren isla eta emaitza. Halaxe sortzen da taldea, lehen urratsa egiteko ilusioz eta gogoz, denak emanda aritzeko prest. Zurekin, proiektu bakoitzean, bezero bakoitzarekin, berriekin eta betikoekin, eta, orain, zuekin ere bai, irabazi-asmorik gabeko erakundeei. Baterago, batera joanez iristen gara harago.
Hastapenetan bazaude edo irudia berritu behar baduzu, lagunduko dizugu logoa eta ikusizko nortasuna estreinatzen.
Oraindik ez duzu zehaztu zure markaren nortasuna? Forma ematen diegu zuen izaerari eta munduaren aurrean agertzeko moduari.
Zure leihoa online unibertsora zabaltzen dugu, onepage soil, moderno eta funtzional baten bidez.
Munduaren aurrean behar bezala ager zaitezen lagunduko dizugu, zure erakundearen ikusizko komunikazioa indartuta.
Emaiozu arrain bat gizon bati eta egun batean zer jan izango du; erakutsi hari arrantzan eta beti izango du zer jan (txinatar esaera)
Zenbait gako irakatsiko dizkizugu, ongi eta modu koherentean komunikatzeko.
Ezagutu packak zehatzago.
Geure alea jarri nahi dugu gehien behar den horretan. Beraz, prozesu hau norentzat da? irabazi-asmorik gabeko entitate oro, izaera sozialeko proiektuak dituena eta erakundeen erroldan inskribatuak euskadiko hirugarren gizarte-sektorekoak.
Bateragoren lehen edizioa abian jarri zen Gipuzkoan eta, aurten, pauso bat harago goaz Euskadi osoko erakundeei gure laguntza eskainiz.
Badakigu ez zaretela espezialista arlo honetan, baina garrantzitsua da argi eduki dezazuen zer behar duen zuen erakundeak: webgune bat? Logotipo bat? Presentzia sare sozialetan? Zenbat eta argiago eduki, orduan eta hobeki lagunduko dizugu.
Eman izena gure formularioan eta kontaguzu zure istorioa.
Egiten duzun hori komunikatzen lagundu nahi dizugu, merezi duzulako.
proiektu eta entitate guztiak banan-banan aztertuko ditu.



Irabazi-asmorik gabeko entitate oro, izaera sozialeko proiektuak dituena eta erakundeen erroldan inskribatuak euskadiko hirugarren gizarte-sektorekoak, Gipuzkoa, Bizkaia edo Araban egoitza izaten dutenak.
Brandinga, logotipoa, nortasunaren diseinua, web-orriak... Komunikazioari loturiko alderdi guztiak, zure proiektu sozialari indar eta ikusgarritasun handiagoa emateko.
3 entitaterekin egingo dugu lan.
Ezer ez. Baterago proiektua % 100ean da doakoa.
Produkzioari loturiko kosturik balego (domeinuak, lizentziak, kanpo-elementuak, etab.), erakundearen kargura izango litzateke.