Hitzak jartzen dizkiegu bihotza jartzen dutenei.
Benetan garrantzia duen hori komunikatzeko laguntza.

BATERAGO

Gonbidatzen zaitugu ezagutzera gure proiektu berria.

Gipuzkoako elkarteentzako Baterago Komunikazio Zerbitzuak, kosturik gabea.

GARRANTZIA DUEN HORI KOMUNIKATZEN DUGU. ORAINGOAN, GEHIEN EMATEN DUTENEN ZERBITZURA.

Argi dugu hasitago_n: keinu txiki orok axola du. Beraz, gure ingurunearen gizarte-eraldaketan geure alea jartzeko era bilatu dugu. Baterago proiektuaren lehen edizioa aurkezten dugu; haren bidez, guztion ongizatearen alde egunez egun diharduten Gipuzkoako elkarteei lagundu nahi diegu. Gure ingurunearekiko dugun konpromisoaren parte da proiektua; izan ere, gure iritzian, enpresek berez dute gizarte-erantzukizuna, eta horri eskaini nahi diogu ondoen egiten dakiguna: komunikatzea.

Horixe da, hain zuzen, hasitago_ren izaeraren isla eta emaitza. 
Halaxe sortzen da taldea, lehen urratsa egiteko ilusioz eta gogoz, denak emanda aritzeko prest. Zurekin, proiektu bakoitzean, bezero bakoitzarekin, berriekin eta betikoekin, eta, orain, zuekin ere bai, elkarteekin.
Baterago, batera joanez iristen gara harago.

ELKARTEREN BATEKO KIDEA ZARA? HONA ZURETZAKO MODUKO PROIEKTUA!

EMAN IZENA

Istorio adina pack dauzkagu.

  • Eraiki zure marka

    Hastapenetan bazaude edo irudia berritu behar baduzu, lagunduko dizugu logoa eta ikusizko nortasuna estreinatzen.

  • Jarri ahotsa zure markari

    Oraindik ez duzu zehaztu zure markaren nortasuna? Forma ematen diegu zuen izaerari eta munduaren aurrean agertzeko moduari.

  • Estreinatu webgunea

    Zure leihoa online unibertsora zabaltzen dugu, onepage soil, moderno eta funtzional baten bidez.

  • Zure aurkezpen-gutuna

    Munduaren aurrean behar bezala ager zaitezen lagunduko dizugu, zure elkartearen ikusizko komunikazioa indartuta.

  • Ikasi komunikatzen

    Emaiozu arrain bat gizon bati eta egun batean zer jan izango du; erakutsi hari arrantzan eta beti izango du zer jan (txinatar esaera)
    Zenbait gako irakatsiko dizkizugu, ongi eta modu koherentean komunikatzeko.

Ezagutu packak zehatzago.

Zein dira baldintzak?

  • ONURA PUBLIKOKO ELKARTEA IZATEA

    Geure alea jarri nahi dugu gehien behar den horretan. Beraz, prozesu hau irabazi-asmorik gabeko elkarteei soilik zuzenduta dago, ingurunea hobetzen lan egiten duten eta administrazio publikoaren aitortza duten horiei.

  • EGOITZA GIPUZKOAN EDUKITZEA

    hasitago_ hemengoa da, Donostiakoa, eta lehen edizio honetan etxekoekin hasi nahi dugu. Ezagutu nahi zaitugu, elkar ikus gaitezen (Zoom bidez izan arren) eta inplikazio hurbila izateko.

  • KOMUNIKAZIO BEHAR ARGI BAT IZATEA

    Badakigu ez zaretela espezialista arlo honetan, baina garrantzitsua da argi eduki dezazuen zer behar duen zuen elkarteak: webgune bat? Logotipo bat? Presentzia sare sozialetan? Hori guztia? Zenbat eta argiago eduki, orduan eta hobeki lagunduko dizugu.

BETETZEN DITUZU BALDINTZA HORIEK?
BADA, ZU EZAGUTZEKO IRRIKAN GAUDE!

Eman izena gure formularioan eta kontaguzu zure istorioa.
Egiten duzun hori komunikatzen lagundu nahi dizugu, merezi duzulako.

BATERAGO

Bidea osatzeko lau faseak.

EZAGUTU ZEHATZ-MEHATZ PROZESUAREN FASEAK.

deskargatu pdf informatiboa
  • IZEN-EMATEA

    URR 27 / AZA 27
    Elkarte interesatu guztientzat zabalik.
  • HAUTAKETA

    AZA 28 / ABE 11
    Epaimahaiak amaierako proiektuak hautatzen ditu.
  • KOMUNIKAZIOA

    ABE 16
    Zuzenean jarriko gara harremanetan hautatutako elkarteekin.
  • EXEKUZIOA

    2026
    hasitago_k lanari ekingo dio.

Epaimahaiak

proiektu eta elkarte guztiak banan-banan aztertuko ditu.

  • MIREN GURRUTXAGA

    Gizaldekokoordinatzailea (Gipuzkoako boluntariotza-agentzia).
    Pertsonak, kausak eta ingurunea aldatzeko gogoak elkartzen dituen profesionala.
  • ANDER GONZÁLEZ

    Chef eta A Bocados saioko aurkezle irribarretsua, konpromiso sozial zintzokoa.
    Dioenez, jatekoak, laguntzak bezala, zapore hobea du norbaitekin partekatzen bada.
  • MARIAU ANGULO

    hasitago_ko profesionala, ingurunearekin konprometitua.
    Ziur dago gizarte solidarioago bat posible dela.

Zure galdera guztientzako erantzunak.

Nork eman dezake izena?

Irabazi-asmorik gabeko elkarteek, egoitza Gipuzkoan badute eta onura publikokoak badira, komunitatearen alde jardunez.

Zer euskarri mota eskaini ditzakegu?

Brandinga, logotipoa, nortasunaren diseinua, web-orriak... Komunikazioari loturiko alderdi guztiak, zure proiektu sozialari indar eta ikusgarritasun handiagoa emateko.

Zenbat elkarte hautatuko dira?

Lehen edizio honetan 3 elkarterekin egingo dugu lan, baina asmoa da kopuru hori etorkizunean handitzea.

Zenbat ordaindu behar da?

Ezer ez. Baterago proiektua % 100ean da doakoa.
Produkzioari loturiko kosturik balego (domeinuak, lizentziak, kanpo-elementuak, etab.), elkartearen kargura izango litzateke.

EMAN IZENA

Sentitzen dugu, izena emateko epea amaitu da.
Bateragoren hurrengo edizioan itxaroten zaitugu.